08/04/13:
Bideo hau ikusi baino lehen, ez nekien zer zen Web 2.0.
Bideoa ikusi eta gero ideia orokor bat gelditu zait. Web 2.0, Web 1.0-ren ondorengoa da. Eta honen bitartez, lehen hartzaileak soilik zirenak, orain ere ekoizle bihurtu egin dira.
Etengabeko interakzio bat ematen da gaur egun. Erabiltzaileek informazioa igotzeko, ideiak elkartrukatzeko edota artikulu etb.en aurrean iritziak igortzeko posibilitatea dute.
Aurrerapen hau erabakigarria izan da eta eragin handia izan du publizitatearen arloan batik bat. Erabiltzaileek igortzen dituzten mezuak produktu batzuen alde edo kontra oso garrantzitsuak eta influentzia handikoak dira.
Gainera, gaur egun non da komenigarriagoa albiste publizitario bat publikatzea edo eskegitzea? Telebistan, irratian, egunkarian, interneten…
Ba seguru aski azkeneko aukera izango da zuzenagoa. Albiste horien hedapena askoz azkarragoa eta nabarmenagoa delako.
Bideo honetan, beste hainbat kontzeptuei buruz ere hitz egiten zen, mikromediak esaterako. Horien artean klasean sortzen ikasi ditugun blog-ak daude.
Guzti honekin zera esan dezaket, multimediei buruz oraindik asko daukat ikasteko dudarik gabe, baina aste hauen ostean ere, gauza asko ikasi ditudala esan behar dut.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario