jueves, 24 de abril de 2008

Bideoak sartzen

08-04-24:

Gaurko saioan, bloga diseinatzen jarraitu dugu.

Gaurkoan blogen aplikazio didaktikoari buruz aritu gara. Interneten sartu gara, You Tube-n konkretuki, eta bertan, "blogen aplikazio didaktikoa" sarreraz baliatuz, bideo bat topatzen ibili gara.

Egia esan, bideo ugari agertu dira, eta denen artean aukeraketa bat egin behar izan dugu.

Behin bideoa aukeratuta, zailena egin behar izan dugu. Bideoa blogan integratu.

Zailena dela esaten dut, horrelako gauzak egiten lehendabiziko aldia izan delako. Baina, irakaslearen argibideak jarraituz, bideoa blogan arazorik gabe sartzea lortu dut.

No hay comentarios: