08-04-26:
Bideo honetan Ariñoko (Teruel) eskolan duela 5 urte aurrera eramaten duten metodologia aurkezten digute.
Metodologia honen oinarria Teknologia Berriak dira. Izan ere, eskola horretako ikasleek ez dute jada liburu, fitxa ezta arkatzik erabiltzen.
Bideoan agertzen den irakaslearen ustez, oso positiboa da teknologia berien erabilpena Ariño bezalako herri txikietan. Eta nire ustez ere, hala da. Izan ere, normalean badirudi, herri txikietako biztanleak, teknologia berrietako mundutik aparte bizi direla, ez dutela inolako kontakturik. Hots, nolabait atzeratuta daudela aspektu honetan.
Beraz, oso onunagarria deritzot, honelako proiektuak herri txikietan aurre eramateari.
Eredu metodologiko honek, autonomia handiagoa eskaintzen die ikasleei. Ikasleak beraien ikaskuntza prozesuaren gidari bihurtzen ditu.
Guzti honek irakaslearentzako lan ikaragarria suposatzen du, baina esfortsua pena merezi duela uste dut. Izan ere, lortu daitezkeen etekinak benetan onuragarriak direla iruditzen zait.
Bukatzeko, esan beharra daukat, niretzako alde onak edo positiboak gehiengoak direla. Baina alde txar edo negatibo bat aipatzekotan, liburuen erabilpena ez dela ahaztu behar iruditzen zait. Liburu hitzarekin ez dut esan nahi klasean erabitzeko matematikako liburua etab. baizik eta literatura ez dela ahaztu behar iruditzen zait.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario