domingo, 27 de abril de 2008

Eskola eta teknologiak XXI.mendean

08-04-27:

Testu honetan hainbat ideia agertzen dira. Oso testu interesgarria da.

Azpimarratu egiten den ideia, XXI.mendeko eskolan, teknologia berrien erabilpena ezinbestekoa dela da. Baina ez edozein motako erabilpena.

Erabilpen honek, metodologia jarraitu eta guztiz zehaztua izan behar du. Izan ere, teknologia berrien erabilpena ez da soilik ordenagailua erabiliz burututako loturarik gabeko zenbait jarduera isolatuak.

Koherentziazko hezkuntza eredu batetik abiatu behar izango dira behar bezalako oinarri pedagogiko bat izan behar dute.

Hori izan da niretzako testuan agertzen den ideiarik aipagarriena.

sábado, 26 de abril de 2008

Ariñoko eskola

08-04-26:

Bideo honetan Ariñoko (Teruel) eskolan duela 5 urte aurrera eramaten duten metodologia aurkezten digute.

Metodologia honen oinarria Teknologia Berriak dira. Izan ere, eskola horretako ikasleek ez dute jada liburu, fitxa ezta arkatzik erabiltzen.

Bideoan agertzen den irakaslearen ustez, oso positiboa da teknologia berien erabilpena Ariño bezalako herri txikietan. Eta nire ustez ere, hala da. Izan ere, normalean badirudi, herri txikietako biztanleak, teknologia berrietako mundutik aparte bizi direla, ez dutela inolako kontakturik. Hots, nolabait atzeratuta daudela aspektu honetan.

Beraz, oso onunagarria deritzot, honelako proiektuak herri txikietan aurre eramateari.

Eredu metodologiko honek, autonomia handiagoa eskaintzen die ikasleei. Ikasleak beraien ikaskuntza prozesuaren gidari bihurtzen ditu.

Guzti honek irakaslearentzako lan ikaragarria suposatzen du, baina esfortsua pena merezi duela uste dut. Izan ere, lortu daitezkeen etekinak benetan onuragarriak direla iruditzen zait.

Bukatzeko, esan beharra daukat, niretzako alde onak edo positiboak gehiengoak direla. Baina alde txar edo negatibo bat aipatzekotan, liburuen erabilpena ez dela ahaztu behar iruditzen zait. Liburu hitzarekin ez dut esan nahi klasean erabitzeko matematikako liburua etab. baizik eta literatura ez dela ahaztu behar iruditzen zait.

jueves, 24 de abril de 2008

Bideoak sartzen

08-04-24:

Gaurko saioan, bloga diseinatzen jarraitu dugu.

Gaurkoan blogen aplikazio didaktikoari buruz aritu gara. Interneten sartu gara, You Tube-n konkretuki, eta bertan, "blogen aplikazio didaktikoa" sarreraz baliatuz, bideo bat topatzen ibili gara.

Egia esan, bideo ugari agertu dira, eta denen artean aukeraketa bat egin behar izan dugu.

Behin bideoa aukeratuta, zailena egin behar izan dugu. Bideoa blogan integratu.

Zailena dela esaten dut, horrelako gauzak egiten lehendabiziko aldia izan delako. Baina, irakaslearen argibideak jarraituz, bideoa blogan arazorik gabe sartzea lortu dut.

miércoles, 23 de abril de 2008

Blogen aplikazio didaktikoa

08/04/23:

Blogen informazio asko agertzen da sarean. Izan ere Blog hauek oso erabiliak dira eta beraien aplikazio didaktikoa ere oso anitza da.

Blogek, ikasleen parte hartzea handitu egiten dute. Beraien txoko honetan, zenbait iritzi, artikulu etb. publikatu egin ahal dituzte.

Blogek komunikazioa bultzatzen dute eta honekin batera adierazpen idatzia lantzeko aukerak handitzen ditu.

Gainera ez dugu ahaztu behar blogek autoikaskuntza bultzatu egiten dutela.

Aurkitu ditudan blog gehienak gazte edo zenbait irakasle helduagoenak izan dira gehien bat, on line lan egiteari buruz hitz egiten duen honako hau esaterako.

Blog honen egileak zera komentatzen digu:

Askotan on-line la egiteko ikastaroak burutu egiten direla, baina orokorrean, nahiz eta ikasitakoa ikasgelan martxan jarri, denborarekin bertan bera uzten dela. Eta beraren ustez, hau ez litzateke horrela izan behar, aurrera jarraitu beharko zela iruditzen zaio. Izan ere etekin handian lortu daitezke horrela.


Teknologia berriak eguneroko bizitzan

08/04/22:

Bideo hau oso bitxia da. Laburra baina oso esanguratsua.

Agertzen diren irudien eta egoeraren bitartez zera adierazi nahi digu. Teknologia berriek, eguneroko bizitzan egundoko garrantzia dutela.

Gaur eguneko betebeharrak asetzeko primerako baliabidea da. Berehalakotasuna eskaintzen digu eta horien bitartez, behar ditugun hainbat gauzetan hornitzen gaitu.

Bideoan, parodiatua ikusten da ideia hau baina, argi ikusten da zelan, protagonista lekutik (ordenagailuaren aurretik) mugitu gabe, momentu horretan behar zuen guztia eskuratzen zuela.

Argi dago hiperbole bat dela baina esanahia benetan egiazkoa eta errealista dela.

domingo, 20 de abril de 2008

Hezkuntza atzo eta gaur

08/04/20:

Guzti honi erantzuna emateko (aurreko bideoetan aipatutakoari), hezkuntzaren zeregina aipatu behar dugu.

Izan ere, hezkuntzaren bitartez, ikasleak hezitu behar ditugu baina kontutan izanik gaur egungo gizartean teknologia berriek duten eragina.

Ikasleek gizarte honetan prestatuta egon daitezen hezitu behar ditugu. Horretarako teknologia berriei behar bezalako garrantzia eman behar zaie eta kurrikulumean, ikuspuntu hau garatzeko beharrezko elementuak integratu behar izango dira.

Honekin batera irakasleek erabilitako metodologiak berrikusi, eta behar izatekotan aldatzeko premia dago.

Beraz, teknologia berrien hedapena gizartean suposatutako aldaketak, hezkuntza mailan ere eragina izan behar dute eta kontuan izan behar dira, ikasleak guztiz informatizaturik dagoen gizartean integratzeko behar bezalako prestakuntza izatearren.

jueves, 17 de abril de 2008

Erlojua

08/04/17:

Gaur bloga diseinatzen jarraitu dugu. Erlojua gehitu diogu. Hasiera korapilatu egin naiz baina azkenean lortu egin dut.

Horretaz aparte, argazki bat sartu behar genuen baina argazkirik ez dudanez, etxean sartzen saiatuko naiz.

Gauza asko ikasten ari naiz nahiz eta hasiera batean ondo ez egin edo piska bat kostatu, azkenean lortu egiten dut aurrera jarraitzea.

Espero dut etxean argazkia sartzen arazorik ez edukitzea.

Bloga sortzen

08/04/10:

Aste honetan gaixorik egon naiz. Dena den, klasean landu dutenaren berri izan dut. Blog bat sortu dute. Hasiera batean zaila iruditzen zitzaidan blogaren kontua. Baina konturatu egin naiz oso erreza dela. Gaur nire bloga sortu dut eta diseinatzen jarraitzeko gogoak ditut.

domingo, 13 de abril de 2008

Web 2.0

08/04/13:

Bideo hau ikusi baino lehen, ez nekien zer zen Web 2.0.

Bideoa ikusi eta gero ideia orokor bat gelditu zait. Web 2.0, Web 1.0-ren ondorengoa da. Eta honen bitartez, lehen hartzaileak soilik zirenak, orain ere ekoizle bihurtu egin dira.

Etengabeko interakzio bat ematen da gaur egun. Erabiltzaileek informazioa igotzeko, ideiak elkartrukatzeko edota artikulu etb.en aurrean iritziak igortzeko posibilitatea dute.

Aurrerapen hau erabakigarria izan da eta eragin handia izan du publizitatearen arloan batik bat. Erabiltzaileek igortzen dituzten mezuak produktu batzuen alde edo kontra oso garrantzitsuak eta influentzia handikoak dira.

Gainera, gaur egun non da komenigarriagoa albiste publizitario bat publikatzea edo eskegitzea? Telebistan, irratian, egunkarian, interneten…

Ba seguru aski azkeneko aukera izango da zuzenagoa. Albiste horien hedapena askoz azkarragoa eta nabarmenagoa delako.

Bideo honetan, beste hainbat kontzeptuei buruz ere hitz egiten zen, mikromediak esaterako. Horien artean klasean sortzen ikasi ditugun blog-ak daude.

Guzti honekin zera esan dezaket, multimediei buruz oraindik asko daukat ikasteko dudarik gabe, baina aste hauen ostean ere, gauza asko ikasi ditudala esan behar dut.