domingo, 18 de mayo de 2008

Power Pointarekin sakontzen

08-05-18:

Aste honetan, Power Point programarekin jarraitu dugu. Gehiago sakondu dugu eta horretaz aparte, datorren asterako egin behar dugun material didaktikoari buruzko argibide batzuk eman dizkigu irakasleak.

Oso baliagarri iruditzen zait burutu egin duguna. Izan ere, lanez eta aurkezpenez gainezka gaude eta guzti horietan Power Pointaren erabilera oso garrantzitsua da.

Beraz, oso lagungarria suertatu zait klasean ikasitako guztia. Orain bakarrik falta zait praktikan jartzea.

sábado, 10 de mayo de 2008

Ordenagailuak ikasgeletan

08-05-10:

Blog honen sarrera honetan, alfafetizazio digitalaren garrantzia azpimarratu egiten da.

Lehen, eskolaren eginkizun nabarmena alfabetizazio zen. Bain zein motatako alfabetizazioa?

Ikasleei idazten eta irakurtzen irakasten zitzaien, beti ere testu idatzien bidez. Izan ere, hori zen zegoen bakarra.

Gaur egun alfabetizazioa bestelakoa izan behar da. Alfabetitzazio digitala ere presente dagoelako.

Baina alfabetizazio hauek ez dira banatu behar. Batera landu daitezke bata bestea ahaztu gabe.

Gaur egungo gizarteren eskakizunak hau eskatzen dute eta ez dugu ahaztu behar.

Power Point

08-05-10:

Saio honetan oso gauza interesgarriak egin ditugu.

Power Point-arekin ibili gara lanean. Egia esan, karrera osoan zehar egin behar izan ditugun lanen aurkezpenak, programa honen bidez gidatu ditugu, baina ni normalean ez naiz honetaz arduratu.

Beraz, esan dezaket Power Point-arekin trasteatzen ibili naizen lehenengo aldia dela!!

Oso erakargarria iruditu zait eta benetan erabilgarria umeekin lantzeko ere. Ez bakarri aurkezpen hutsak egiteko.

Programaren inguruko nondik norako gehiego jakiteko grina dut eta hemendik aurrera, aurkezpenak prestatzereko orduan ni ere Power Pointa eraikitzen ahaleginduko naiz.

Teknologia eta metodologia

08-05-10:

Bideo honetan mezu argi eta benetan adierazgarria igortzen da.

Eskola modernoa ez da soilik teknologia berriak tresna moduan erabiltzen dituena. Eta hori gertatzen da kasu askotan.

Ezin gara horrekin nahastu. Ez da nahikoa ordenagailuak erabiltzea, metodologia berdinarekin jarraitzen badugu.

Gauza da, teknologia berrien integrazioarekin batera, aldaketa metodologiko bat sartu behar dela eskolan. Bestela, aldaketa hori ez du esertarako balio.

Beraz, eskola modernoa, teknologia berriak erabiltzen dituena, aldaketa metodologiko nabarmen bat izan behar du.